Albisteak

 

 
Apirilaren 18tik 24ra Kirol Medikuntzako Unitate Mugikorra egongo da Gatikan, kirolerako doako medikuntza-azterketak egiteko.

Zerbitzu hau bakarrik kirola sarritan egiten daben pertsonei zuzenduta dago. Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza Nagusiaren ekimen honen helburua da gorputz-ariketaren praktika hobetzea higiene, dietetika eta fisiologia alorrean aholkularitza eskainiz. Miaketak alderdi honeek aztertuko dauz: hezur, artikulazino eta giharren egoera, gorputzeko koipekopurua eta pisu egokia, malgutasuna, indarra, biriken eta bihotz eta zirkulazino aparatuaren funtzionamentua eta beren egokitzapena esfortzuari.

Azterketan lortutako datuekaz txosten mediko personalizaua eta isilpekoa egingo da.

Ordutegia

Azterketa bakotxak 45 minutu irauten dau. Honeek dira hartu leitekezen orduak.

• Eguena 18: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45.
• Barikua 19: 9:30, 10:15, 11:30 eta 12:15.
• Astelehena 22: 9:30, 10:15, 11:30 eta 12:15.
• Martitzena 23: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45.
• Eguaztena 24: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45. 

Izena emotea

Interesatuta dagozanek adostasun eta medikuntza eta kiroletako aurrekarien inprimakia bete eta sinatu egin beharko dute, eta ordua hartu Kultur Etxean apirilaren 10era arte. 

 Adostasun eta medikuntza eta kiroletako aurrekarien inprimakia


Informazino gehiago: www.bizkaia.net

 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Tel: 946151250
E-mail: kulturetxea@gatika.net

Izena emoteko epea:
   apirilaren 10era arte.
Prezioa:
dohainik

 

PDF dokumentua

PDF triptikoa