Albisteak

 
Gatikako Udalak herritarren eskura ipintzen dau Eskola-Jantokien Dekretu barri baten aldeko Agiria. Idatziaren helburua da ekoizpen eta kontsumo arduratsua: elikagaien eraldaketa eta prestaketa ahalik eta eremu parajenean egitea; nekazaritza eredu ekologikoan ekoiztutako sasoiko elikagaien kontsumoa eta tokian-tokiko elikadura-ohituren berreskurapena.

Baita eskola-jantokien kudeaketa propioa be eusten dau, tokian-tokiko kudeaketa zuzena egin nahi duten eskolek horretarako aukera eukitea hobetsiz.

Agiriak 70 erakundeen babesa dauka gaur egun: udaletxe bizkaitar batzuk eta 500 pertsona baino gehiago.

Gura dabenek sinatu egin ahal dabe eta helbide elektroniko honetara bialdu: ekoizpen@urduna.com

 


 Eskola-Jantokien Dekretu barri baten aldeko Agiria