Albisteak

 

 
Aspaldian pasetan dan moduan, aurten be Gatikak parte hartzen dau D bitamina, Aberastu bere heziketa! kanpainan.

Kanpainaren helburua da umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea.

Informazino-kanpaina urte hasieran zabaldu da , 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia hasi baino zertxobait lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten.