Albisteak

 
Gatikako Udalak 2012ko azaroaren 29an egindako ohiko bilkuran, 2013. urterako tasa, zerga eta prezio publiko barriak aprobau ebazan. Aldaketa honeek 2013rako Tasak, Zergak eta Prezio Publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskalak dokumentuan batzen dira. Ordenantza hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO 249 zk.) argitaratu da 2012ko abenduaren 31n. Hain zuzen, prezio honeek adierazten dauz:


• Ondasunen higiezinen zerga
• Iharduera ekonomikoaren gaineko zerga
• Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga 
• Ibilgailuen potentzia eta mota Euroak
• Hiri lurren balio gehitzearen gaineko zerga araupetzen duen ordenantza fiskala.
• Tasa udal-hilerriko zerbitzuak emateagatik
• Lokalak irekitzeko baimenaren tasak
• Hirigintzako dokumentazio zerbitzuaren tasa
• Udal-pilotalekuan ematen diren zerbitzuen tasa
• Udal-probalekuan eskaintzen diren zerbitzuen tasa.
• Udal polikiroldegiaren ematen diren zerbitzuen tasa.
• Agiriak emateko zerbitzuaren tasa
• Belar artifizialezko futbol zelaian ematen diren zerbitzuen tasa
• Urondoko txoko erabilteagatik ordaindu behar den tasa
• Bide publikoetatik zura ateratzearen gaineko tasa


 2013rako Tasak, Zergak eta Prezio Publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskalak