Albisteak

 

 
Euskara praktikoa!

2013-2014 ikasturte honetan, AEK-k ikastaro eskaintza zabala proponiduten dau euskara ikasi edo hobatzeko. Gatikan 7 pertsonako taldea osatuko balitz, AEKren mungiako Kinttopeko euskaltegiak klaseak Gatikan emongo leuke berton, udalaren instalazinoetan.

AEK-k ikastaro honeek eskaintzen dauz:

• Euskalduntzearen 1. 2. eta 3. mailak egiaztatzeko  prestaketa ikastaroak
• Euskalduntze eta Alfabetatze ikastaroak
• Mintzapraktika
• Autoikaskuntza

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak urritik ekainera emoten dira, eta 4, 6, 8 edo 10 ordu dira astero (2 ordu egunero, astelehenetik eguenera). Ordutegi asko dagoz aukeran: 9:00-11:00, 11:00-13:00, 16:00-18:00, 18:00-20:00 eta 20:00-22:00.

Honeek dra prezioak ikasle bakotxeko orduen arabera:

• Astean 4 ordu: 208€
• Astean 6 ordu: 363€
• Astean 8 ordu: 429€ 
• Astean 10 ordu: 545€

Gatikako Udalak euskera ikasteko edozein ikastaroaren erdia diruz laguntzen dau (300€ arte). Diru-laguntza hartzeko, beharrezkoa da baldintza honeek betetzea:

1. Gatikan erroldatuta egotea.
2. Kurtsoaren amaieran asistentziaren (%75 gitxienez) ziurtagiria aurkeztea udaletxean.
3. Gatikako Kultur Etxean izena emotea
.

Interesauta dagozenek izena Gatikako Kultur Etxean edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian emon leikie izena, irailaren23tik 27ra.

Informazino gehiago: www.facebook.com/kinttopeko.euskaltegia / www.aek.org

 

Izen emotea


Gatikako Kultur Etxea
Tel: 946151250
E-mail: kulturetxea@gatika.net

Izena emoteko epea: 
   irailaren 27ra arte. 
 

 

PDF dokumentua