Albisteak

 
 
Ekainaren 4tik aurrera eta 15era arte, zabaldu egiten da 2012 Udalekuetara izena emoteko epea. Izena Gatikako Kultur Etxean emongo da, zabalik dagoen orduetan. Epe honen barruan, izen-emote orria eta zenbatekoa emon behar dira.

2012. urteko Gatikako Udalekuak garagarrilean izango dira, 2tik 7ra (zapatuak eta domekak izan ezik), eta bi ordutegi aukeratzeko posibilidadea dago: 10:00etatik 14:00etara, edo 9:00etatik 14:00etara (50 haur arte)

1999. urtetik 2008. urtera jaioatako umeek (3 urtetik 13ra) emon leike izena. Guztira ehun ume izango dira eta hiru taldetan banatuta egongo dira. Talde honeek bere buru ibiliko dira, eta bakarrik egun gitxi batzuetan batuko dira guztiak (jaiak, igerilekuak, txangoa…). Talde bakotxak berariazko tokia izango dau, eta jarduerak talde bakotxaren umeen adinari egokituta egongo dira.

2012. urteko Udalekuen plaza kopurua 100ekoa da. Plazak emoteko, erispide desbardinak eukiko dira talde bakotxeko. Lehenengo eta behin, Gatikan erroldatutakoak eukiko dabe lehentasuna; eta beste herri batzuetako umeek itxaropen zerrendan sartuko dira. Hurrengo lehentasun erespidea izen-emotearen ordena izango da 2. eta 3. taldeen kasuan (2006-1999 urteetan jaiotako umeak). 1. taldean (2008-2007 urteetan jaiotako umeak) barriz, plazak ez dira emongo izen-emotearen ordenean. Behin inskripzino epea itxita, Udalak eskaera osotzeko aukera desbardinak aztertuko baitauz, eta plazak barriro emoteko eskubidea gordeko dau. Azkeneko aukera moduan, zozketaren bidez emongo dira plazak.

1. taldekorako plaza kopurua 20koa da.

Hilabetean zehar umeek ondo ibiliko dira kanpoan egingo direzen jarduerakaz: kirolak, jolasak, ibilaldiak, tailer desbardinak... Baita eukiko dabez aerogiroak, ohe elastikoak edo bestelako sentzazio aparatuak, eskala handiko jolasak, trizikloak, bizikletak, pedaldun txoperrak... bezalako haur-ibilgailuak be. Jaiak ospatuko dabez, puzgarri, zanku saltokari, malabareak eta beste jolas batzuekaz. Ganera, urteera batzuk egingo dabez hikipa egiteko, multi-abentura jarduerak, hordartzara joan, gau bat oasau Urondoko Txokoan, Maruri-Jatabeko igerilekuetara joan... eta egun guztiko txango bat herritik kanpo.

Gatikako udalekuen helburutariko bat umeen artean euskara sustatzea da, eta euskal kultura hedatu be. Ondorioz, hainbat jarduera bertoko tradizino eta ohiturakaz lotuta dauz.

Tarifak edo bestelako xehetasunak ikusteko, informazino guztia prest dago udalekuei zuzendutako web gune honen atalean.

 

Izen-emotea

  • Publicidad Udalekus 2012