Albisteak

 

Beharsareak ataria Interneten sortu dau beharra euskeraz topa edo eskaintzeko: beharsarea.net

Honeek direz ekimenaren ezaugarri garrantzitsuenak:

• Beharrak euskeraz egiten direz.
• Erabilera askea eta debalde da. 
• Ez da erregistrau egin behar; helbide elektroniko bategaz nahiko da. 
• Erabiltzaileek bideratzea egiteko ingurunea edo herria aukeratu leikie.
• Behar baldintzak behar legeak ezarritako arauen neurrira etorri behar direz.

Beharsareak beharrak eskaintzen dabezen eta beharra topetan dabiltzan arteko bitartekotza egingo dau. Baina iragarkiak argitaratu eta erabiltzaileek harremanetan ipini baino ez dau egingo.