Albisteak

 
 
Azaroaren 5 eta 6an (10:00etatik-19:00ak arte), Bilboko Euskalduna Jauregian Prestik Gazteentzako Enplegu Azoka egingo da. Prestiken xedea da enpresen, heziketa zentroen eta erakunde publikoen topalekua izatea,  Bizkaian dagozen behar-garapenaren posibilidadeak ezagutu gura dabezen gazteekaz.

 

Beharra eta behar bilaketagaz zerikusia dauten berbaldi, behar mahaiak eta tailerrak burutuko dira. Bizkaian dauden enplegu, ekintzailetza eta trebakuntza egitarau guztiak be ezagutzera emongo dira . Gainera beren negozioak sortu dabezen ekintzaileen esperientziak entzun ahalko dira, lantegi praktikoetara joan ahalko da eta trebakuntza, enplegu eta ekintzailetzan espezializautako enpresek azokan izango dabezen standak ikusi ahalko dira.

Informazino gehiago jaso gura baduzu, deitu 94 406 8000 telefonora edo www.prestik.com web-gunean sartu.