Albisteak

 
 
Gatikako Uri Antolamendu Plangintza Orrokorraren Aurrerapena dala eta, Gatikako udalak herritarren partaidetzarako foro batzuk antolatu dauz, urriaren 9, 10 eta 11n. Batzarrak 19:00etan izango dira, Urondo txokoko batzar aretoan.

Foro honeetan, egunero gai desbardin batzuei buruz berba egingo da, partaidetza honegaz kontutan hartzeko herritarren iradokizunak, salantzak eta kezkak.

Gaiak eta egun ezberdinak era honetan daude antolatuta:

• Urriak 9: "Mugikortasuna"
• Urriak 10: "Etxebizitzak, iharduera ekonomikoa eta ekipamendurako hornidura"
• Urriak 11: "Ingurumena eta baserritar eredua"