Albisteak

 
 
Gatikako Udalak egindako herriko Hiri Antolamendu Plangintza Orokorraren (HAPO) Inguruneko Eraginaren Ebaluazino Orokorraren azterketa, badago eskuragarri udaleko webgunean.

Azterketa hau Estudio de Arquitectura I3 Arquitectos estudioak idatzitako dokumentuan batzen da: “Memoria. Documento de Avance del Plan General de Ordenación Urbana de Gatika” (2009ko abendua). Txostenak gai desbardinak trateu eta aztertzen dauz: Plangintza Orokorraren helburuak estrategikoak eta honeek lortuteko proposamenak, Plangintza Orokorrak hartzen dauen eremuaren inguruneko diagnostikoa eta balorazinoa, aukerak, hartutako urtenbideak, Plangintza Orokorraren jarduketa desbardinen eragina, neurrik babestzaileak, zuzentzaileak eta bardintzaileak... Mapa batzuk be badauzka.

Inguruneko Eraginaren Ebaluazino Orokorraren azterketaren helburua da Gatikako Hiri Antolamendu Plangintza Orokorrak ingurumenarengan gaukan eragina baloratzea, eta ondorioz,
ingurumenaren errekurtsoak babesten dituen ekimenak eta proiektuak ebarakitzea.