Albisteak

 
 
Gatikako KZguneak Internet eta saretik nabigazinoaren arloko ikastaro txorta eskaintzen dauz; bai oinarrizko nozinoak, bai gai zehatz baten gaineko mintegi espezializauak

Ikastaroak datozen hilabeteetan emotea pentseuta dago. Egunak eta orduak monitore eta ikasleen arabera ipiniko dira.





Honeek dira aukeratu leitekezen ikastaroak:

• Internet oinarrizkoa (10 edo 20 ordu). Internet munduan sar zaitez, PC bat zer den ezagutu, nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasi beste ezagutza batzuen artean.
• Sare sozialak (14 ordu). Facebook, Twitter, Delicious, Youtube, Flickr, Doodle eta Blogger.
• Irudia eta Soinua ilkastaroa (14 ordu). Emango diren kurtsoak: Irudi digitalen tratamendua I,Irudi digitalen tratamendua II, Picnik, Audacity Oinarrizkoa eta Audacity Aurreratua.
• Software Librea ikastaroa (12 ordu). Software librea ezagutu, Ubuntu, OpenOffice Writer: Oinarrizkoa, OpenOffice Writer: Aurreratua eta Zalantza eta Aholkatze saioa.
• Mintegi konkretuek ere atera ahal dira eta gai ezberdinekaz (Antivirus gratuitos, Internet en la nube, Gmail, Google Docs...).
• Ikastaro gehiago:  www.kzgunea.net

Interesauta dagozen guztiek, emon daizela datuak Kultur Etxean (946151250).