Albisteak

 

Maiatzaren 2tik aurrera Urondoko Txokoa erabilgarri egongo da herritarrentzat. Txokoa Udalak eroango dau. 

Ordutegia

Txokoa bazkariak, afariak edo biak egiteko erabili ahal izango da. Honeek dira orduak:

  • Bazkaria: 10:30-19:30.
  • Afaria: 19:30-00:30/01:30 (hurrengo eguna).
  • Egun guztia:

          - Astelehenetik eguenera: 10:30-00:30 (hurrengo eguna).
          - Barikuak, zapatuak eta jai bezperak: 10:30-01:30 (hurrengo eguna).
          - Domekak: 10:30-00:30 (hurrengo eguna).

* 22:00etatik aurrera, txokoko erabiltzaileek diskrezinoagaz ibili beharko dira eta auzokoei ez burutik eragin; ahal dala ez egin zaratarik, ez berba egin altu, ez kanteu, ea.Ganera, lekua ixterakoan bere ez dira ate ondoan edo inguruan egongo, oihuak eta iskanbilak saihesteko. 

Tasak

Honeek dira Urondoko Txokoaren erabileraren tasak:

- Bazkaria edo afaria: 3 euro pertsona bakotxeko.
- Egun osoa: 6 euros pertsona bakotxeko.

Eskaerak

Erretserbak Kultur Etxean egin behar dira zabalik dagoen orduetan. Honetarako eskaera orri bat bete behar da eta eskaera egiten dauen pertsonaren NANaren fotokopia bat ekarri. Eskaera kulturetxea@gatika.net posta elektronikora be bialdu leiteke, dokumentu biak erantsita.

Eskatzaileak ezaugarri honeek bete behar dauz:

- Serbitzua erabiliko dauenetariko erabiltzaile bat izan.
- Gatikan erroldatuta egon.
- 18 urte eginda euki eskaera egiten dan orduan.

Eskaera orrian datu honeek emon behar dira: NANaren zenbakia, helbidea, harremenatarako telefonoa, jaiotze data, ospakizunaren data, erabiltzaile kopurua, eskaeraren zergaitia...


Informazino gehiago:

 Eskaera orria
 Erabilera arauak
 Erabileraren ordenantza