Albisteak

 

 
Osakidetzak Telefono Bidezko Atentzio Sistema Automatiko barria ipini dau martxan herritarrei zerbitzu gehiago eskaintzeko.

Sistema horren bidez Lehen Mailako Atentziorako hitzordua edozein ordutan eskatu ahal izango da (24 orduetan urteko 365 egunetan). Uribe Eskualdean apirilaren 12an ipiniko da martxan.

ZERBITZUA ERABILTZEN DAN LEHENBIZIKO ALDIAN, SISTEMAK IDENTIFIKAU EGINGO DAU ERABILTZAILEA HURRENGOETARAKO:

• Sistemak telefono zenbakia gordeko dau, beraz garrantzitsua da lehenbiziko aldian deia ohiko telefonotik egitea.
• Sistemak euskaraz ala gazteleraz atenditzeko aukera emoten dau; aukera gordeko dau hurrengo deietarako.
• NAN edo OTI zenbakiak eskatzen dauz identikikazinorako. Hortaz, komenigarria da deitzen danean agiri horietatik bat eskura izatea.

HITZORDUA ESKATZEKO:

AURREZ AURREKO HITZORDUA (kontsultan) edo TELEFONO BIDEZKO HITZORDUA (guk deituko dizugu telefonoz) aukeratu leitekez. Hitzordua familia medikuagaz, pediatragaz, erizainagaz edo emaginagaz izan leiteke.

SISTEMAK ONDOKO AUKERAK ERE ESKAINTZEN DAUZ:

• ETXERAKO ABISUA EDO LARRIALDIA
• OSASUN AHOLKUA: zerbitzu barria da, telefono bidez osasunari buruzko kontuen gaineko kontsulta egin ahal izanteko. Osasunaren behar-talde batek gaixoaren zalantzak argituko dauz eta, beharrezkoa bada, zein osasun zentrotara jo behar dan esan.
• BESTE ZERBITZU BATZUK. Aukera honek erabiltzailearen Osasun Zentroagaz ipintzen dau harremanetan (tramiteak, txosten edo ziurtagiriak, ospitale-txostena daben bajak eta Bezeroak Atenditzeko Eremuko profesionalek erraztuko dabezan hainbat kudeaketa burutzeko) edo atentzino pertsonalizaua eskatzen daben beste kontu batzuetarako.

70 urtetik gorako herritarrek edo sistema honegaz arazoak dabezenek zuzenean berba egin ahal izango dabe osasun zentroko behargin bategaz. Horretarako komenigarria da erabiltzailea eta telefono zenbakia identifikatzeko lehenbiziko deia egiten danean beste pertsona batek laguntzea.

Telefono zenbakiak ondokoak dira:

944 20 30 20
902 20 30 20
Zure Osasun zentroko telefono zenbakia

Sistema honen bidez lortu gura da bitarteko telematiko hauetara ohituta dagozen herritarrek modu errazagoan eskatu ahal izatea hitzordua eta, era berean, administrari profesionalek denbora gehiago izatea atentzion pertsonalizaua eskatzen daben kasuak atenditzeko.

 Informazino gehiago