Albisteak

Kirol Medikuntzako Unitate Mugikorra 

Zezeilaren 20tik 24ra Kirol Medikuntzako Unitate Mugikorra egongo da Gatikan, kirolerako doako medikuntza-azterketak egiteko.

Ekimen honen helburua da kirola sarritan egiten daben pertsonei higiene, dietetika eta fisiologia alorrean aholkularitza eskaintzea. Ekimen honetan jasotako azterketak alderdi honeek aztertuko dabez: hezur, artikulazino eta giharren egoera, gorputzeko koipe kopurua eta pisu egokia, malgutasuna, indarra, biriken eta bihotz eta zirkulazino aparatuaren funtzionamentua eta beren egokitzapena esfortzuari.

Azterketan lortutako datuekaz txosten mediko personalizaua eta isilpekoa egingo da. Txosten horretan lortutako emaitzen arabera, egin beharreko banako gomendioak jasoko dira, betiere ariketaren praktika parte hartzailearentzat eraginkorragoa eta bere beharretara egokiagoa izan daiten.

Interesatuta dagozanek adostasun eta kirol-medikuntza aurrekarien inprimakia bete eta sinatu beharko dabe, eta ordua hartu Kultur Etxean zezeilaren 10a baino lehen. Inprimakia bertan dago eskuragarri, eta udalaren web gunean be bai: www.gatika.net

Azterketa bakotxak 45 minutu irauten dau. Honeek dira hartu leitekezen orduak.

• Astelehena 20: 9:30, 10:15, 11:30 eta 12:15.
• Martitzena 21: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45.
• Eguaztena 22: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45. 
• Eguena 23: 9:30, 10:15, 11:30, 12:15, 15:00 eta 15:45.
• Barikua 24: 9:30, 10:15, 11:30 eta 12:15.

Azterketa egiteko izena emoten daben guztiek, gomendio honeek bete beharko dabez:

1. Ez jan aurreko 2-3 orduetan; edan barriz, egin leiteke.
2. Ez egin ariketa fisiko handirik aurreko 24 orduetan.
3. Salbu eta beharrezkoak ez badira, aurreko egunean ez hartu medikamentu eta substantzia estimulagarririk (kafea, tea, kola…); eta, hartuz gero, medikuari jakinarazo.
4. Aurreko egunetako elikadura ez duzu nabarmen aldatu behar.
5. Joan arropa erosoa jantzita, ahal dela praka laburrak eta kirol oinetakoak.

 Inskripzino orria