Albisteak

 

20 orduko oinarrizko Internet ikastaroa egongo da Gatikako KZgunean.

Ikastaroaren edukia hiru ataletan bananduta dago: PCari buruzko sarrera, nabigazinoa Interneten eta posta elektronikoaren oinarriak. Ikastaroak Interneten historia eta zerbitzuak ukutuko dauz: World Wide Web, posta, chat, bideokonferentzia, FTP, albisteak, posta zerrendak, Telnet, ea. Baita, web orrialdeak, nabigatzaileak (Internet Explorer eta Netscape), eta informazino bilaketa be aztertuko dauz: portalak, bilatzaileak, booleano operadoreak...

Amaitzeko, posta elektronikoaren funtzionamentuan zentrauko da: posta-kontua, egitura, Outlook Express eta Netscape Mail.

Honeek dira ikastaroaren datuak:

  • Data: maiatzaren 23tik bagilaren 3ra arte
  • Egunak: astelehenetik barikura
  • Ordutegia: 10:00-12:00
  • Lekua: Gatikako KZgunean (Kultur Etxean)

Ikastaroa amaitzerakoan, KZguneak diploma emongo dau.

Izena Gatikako Kultur Etxean emon behar da maiatzaren 17ra arte. Plazak 5 ikaslera mugatuta dauz.

 

Web gune interesgarriak