Albisteak

Kartela 
Gatikako Peña Koikilik lau eguneko teknifikazino eta hobatze kanpusa antolatu dau Aste Santurako. Kanpusa apirilaren 26tik 29ra izango da Larrateazpi Futbol Zelaiko instalazinoetan, eta 9:00etatik 13:15etara ariketa desbardinak egingo dabez. Parte hartuko daben entrenatzaileak esperientzia handikoak eta titulodunak dira. Kanpusa 7tik 13 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta plazak mugatuta dauz. Informazino guztia hemen ikusi leike: campuskoikili.com.