Albisteak

 

Lehiaketa hiru kategoriatan bananduta dago: A. kategoria (7-8 urte), B. kategoria (9-12 urte) eta C. kategoria (13-17 urte). Gaiaren aldetik, liburutegiak kategoria bakotxarentzat argazki bat proposetan dau, eta ipuina irudi horretan inspiratuta egon behar da. Euskera erabiliko da ipuina idazteko.

Lanak Gatikako Liburutegian aurkeztu daitekez apirilaren 14a arte, eta irabazleen izena leku bardinean emongo da, apirilaren 20an, 19:30etan.

  • Zer da mikro-ipuina?
  • Lehiaketaren oinarriak
  • Baloratuko diren ezaugarriak

Lehiaketaren oinarriak

1. Adina:

A. kategoria: 7-8 urte
B. kategoria: 9-12 urte
C kategoria: 13-17 urte
2. Umeak eta gazteak Gatikan erroldatuta egon behar dira.*

3. Luzera: orri bat. Hizkuntza: euskara.

4. Gaia: oinarrietan proposatutako argazkietan inspiratuta egon behar da. Hauek dira irudiak:A kategoriako gaia B kategoriako gaia C kategoriako gaia

 

 

 

 

 

 

 

6. Aurkezpena: mikro-ipuina Gatikako Udal Liburutegian aurkeztu behar da apirilaren 14a baino lehen.

Ipuinak gutunazal handi baten barruan aurkeztuko dira. Gutunazal handi horren azalean kategoria eta ipuinaren izenburua idatzi behar dira. Barruan, gutunazal txiki batetan, idazlearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.

7. Irabazleak Gatikako Udalaren euskara zerbitzuak erabakiko ditu (UEMA). Epaimahaiaren iritziz lanek behar besteko kalitaterik ez badute, sariak eman gabe utzi daitezke.

Irabazleen izenak apirilaren 20an, 19:30etan, Gatikako Liburutegian jakingo dira.

8. Sariak egun berean banatuko dira, eta hauek izango dira:

A. kategoria: Giochi Preziosiren Hannah Montana teklatua
B. kategoria: Wotto kamara digital zuria 5 MP
C. kategoria: Energy Sistem MP5 erreproduktorea 4204 TFT 2,4" 4GB A kategoriaren saria B kategoriaren saria C kategoriaren saria

 

 

 

 

 

 

 

Lehiaketara aurkezten diren eta oinarriak betetzen dituzten guztientzat egongo da oparitxo bat!

*Gatikan erroldatuta ez dauzen umeak, baina Gatikako Eskolara doazen umeak be aurkeztu leikez.