Albisteak

 

Urondoko Aterpetxea, Urondoko Txokoa Elkartearen egoitza bihurtuko da. Alkarte hau sortu barria da, eta bere helburu nagusiak herritarren arteko hartu-emonak hobetzea eta areagotzea dira; kultur, gastronomi eta aisi ekitaldiak garatu, antolatu, eta baita Gatikako ohiturak mantendu be. Gatikan erroldatuta dagozan herritarrek alkarteko bazkide izan leikie. Ganera, bi kuota ordaindu beharko dira: sarrera kuota eta urteroko mantentze kuota.

Urondoko Txokoa Elkartea

Urondoko Aterpetxea, Urondoko Txokoa Elkartearen egoitza bihurtuko da. Alkarte hau sortu barria da eta Gatikan erroldatuta dagozanek alkarteko bazkide izan leikie. Alkarte honen helburu nagusiak herritarren arteko hartu-emonak hobetzea eta areagotzea dira; kultur, gastronomi eta aisi ekitaldiak garatu, antolatu, eta baita Gatikako ohiturak mantendu be.

Eratze-akta eta estatutuak

Urondoko Txokoa Elkartearen eratze-akta eta estatutuei buruzko dokumentuak azpiko taulan ikusi leikez. Gatikako Udaletxean eta Kultur Etxean be eskuragarri dagoz.

Urondoko Txokoa Elkartearen eratze-akta eta zuzendaritzako batza (2010/07/29) (erderaz)

Urondoko Txokoa Elkartearen estatutuak (2010/07/29) (erderaz) 

 Alkartearen bazkideen sailkapen-akta (2011/03/11) (erderaz) 

Bazkideak

Alkartearen bazkide izateko baldintza honeek bete behar dira:

  • Gatikan erroldatuta egon (urtebete gitxienez)
  • Adin nagusikoa izan

Bazkideei buruzko informazino guztia, estatutuen hirugarren kapituluan (7 or.) (erderaz) batzen da.

Lotura honetan bazkide izateko eskabide orria inprimau daikezue:

Eskabide orria

Kuotak 

Ganera, bi kuota ordaindu beharko dira: sarrera kuota (eskaera egiteko momentuan eta eskudirutan); eta urteroko mantentze kuota (kontu korronte bidez).

Ondorengo taulan, kuota desbardinak kontsultau leikez:

Kuotak
Banakakoa Familiarra
Sarrera kuota 300 € 450 €
Urteko kuota 100 € 150 €