Albisteak

Brikolaje 

Martiaren 8an Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen danez, Gatikako Udalak "Norbere autonomia ikastaroa: andra-gizonen artean zereginak trukatzea" antolatu dau andra eta gizonen arteko bardintasuna sustatzeko.

Ikastaro honen helburua da ezagupen batzuk emotea etxeko ardurak eta zereginak andra-gizonek bien artean egin daiezan.

Ikastaroa guztiz praktikoa izango da, euskeraz edo erderaz, eta modulu honeetan bananduta dago:

  • Etxeko brikolaje modulua
  • Elektrizidade modulua
  • Iturgintza modulua
  • Sukaldaritza eta Dietetika modulua
  • Plantxa eta Joskera modulua
  • Ekologia eta etxe garbiketa modulua
  • Etxe antolaketa modulua
  • Ikastaroa martiaren 17an hasiko da, eta Gatikan erroldatutako andre zein gizonentzat izango da.

Eguenetan izango da, 18:00etatik 20:30era, udal-gelan, eta zortzi egunetan emongo da (20 ordu guztira).

Prezioa 5€ izango da.

Izena Gatikako Kultur Etxean emon behar da martiaren 10a arte.