Albisteak

Reziklontzi 

Martiaren 15etik maiatzaren 2ra Reziklontzi Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunitateak antolatutako Reziklontzi-arte edukiontzien I. lehiaketaren erakusketa egingo da mankomunidadeko zazpi herrietan (Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka).

Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunitateak ekintza honegaz hondakinak jasotzeko sistema selektiboaren eta birziklapenaren beharrizanagaz kontzientziau gura dau. Eta baita, herritarrei uri-artea parajetu be.

Erakusketak aste bat egingo dau herri bakotxean. Azpiko taula honetan ikusi zeinkie erakusketaren ibilbidea:

Erakusketaren ibilbidea
Non Noiz
Maruri-Jatabe (udaletxeko plazan) Martxoak 15-21
Gatika (eliza atzeko plaza barrian) Martxoak 22-28
Laukiz (Gaztedi plazan) Martxoak 29- Apirilak 4
Meñaka (udaletxe aurrean) Apirilak 5-11
Arrieta (probalekuan) Apirilak 12-18
Fruiz (probalekuan) Apirilak 19-25
Gamiz-Fika (udaletxe ondoan) Apirilak 28-Maiatzak 2

Ganera, domeka guztietan 12:00etatik 13:30erara umeei (6-12 urte) zuzendutako kartoia berrerabiltzeko tailerrak (Cartoones) egongo dira. Gatikan, tailerra martiaren 27an izango da.

 

Informazio gehiago