Albisteak

UBK Txartela 

Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea osatzen daben udalerriek lankidetza hitzarmena sinatu eben 2008. urtean. Ondorioz, herri honeetan erroldatuta dauden herritarrek udal honeetako kirol instalazino eta zerbitzuak erabiili ahal izango dabez udalerri bakotxan indarrean dagozen tasa eta prezioakaz.

Honetarako, Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitateak UBK (Uribe Butroe Kirolak) KIROL TXARTELA sortu dau. UBK TXARTELA behar-beharrezkoa izango da mankomunitatearen kirol instalazinoak erabiltzeko.

Honeek dira UBK TXARTELAren ezaugarriak:

  • Doakoa da
  • Udalerri honeetan erabil daiteke: Arrieta, Gatika, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe
  • Txartela bai helduentzat bai umeentzat da

UBK TXARTELA egiteko bakotxa erroldatuta bagoen udaletxean eskatu behar da, eta dokumentu honeek eroan behar dira:

1. Eskaera orria
2. NANa
3. Karnet argazki bat

UBK eskaera Orria