Albisteak

Gatikako webgune berria 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Gatikako Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Argitaratu berri den webguneak herritarrentzako interesgarria den informazioa dauka, hala nola, udaletxearen antolamendu eta osaketari buruzkoa, udal zerbitzuak eta baliabideak. Halaber, udalerri honetara datozen bisitariei zuzendutako eskaintza kultural eta turistikoa batzen du. Erabiltzaileek mapa interaktiboak kontsultatzeko, jakintza-alor anitzeko edukiak aurkitzeko edo eguraldiari buruzko informazioa denbora errealean jakiteko aukera izango dute, www.gatika.net  webguneak teknologiak berrienak erabiltzen baititu.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei Administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie.