Albisteak

WiFi gunea 

Abenduaren 22tik aurrera Kultur Etxeko erabiltzaile guztiak hari bako Wi-Fi sareagaz Internetera konektau ahal izango dira.

Zerbitzu hau erabiltzeko, beharrezkoa da WiFi sistema hartzeko egokia dan terminala eukitea: eskuko ordenagailuak, agenda elektronikoak, argazki kamarak, smartphonak, soinu digitaleko erreproduktoreak, laguntzaile pertsonal digitalak(PDA)... Hala be, ez da ixten bideojoko kontsolen erabilera. Ganera, aurikularrak beharko dira soinudun aparatuentzat.

WiFi sarea askea, iraunkorra eta dohainik izango da.

Kultur Etxean azalduko deutsuez sarera konektetako segidu behar diran pausuak, eta behar dan pasahitza emon be.