Albisteak

Cartel del programa de salidas 2011 

Gatikako Gaztetxokoak 2011. urterako urteeren programa aurkeztu dau, ume eta gazteei denpora librea pasetako aukera entretenigarria eta kulturala eskaintzeko. Era askotako jarduerak eta helmugak dagoz, eta olgeta kulturari, kirolari, euskerari, naturarenganako errespetuari... lotzeko pentsauta dagoz.

Honeek txangoak jai egunetarako, zubietarako edo oporretarako programatuta dagoz, eta egun erdikoak (4h g.g.b.) edo egun osokoak (8h g.g.b.) izan leitekez.

Berba gitxitan esanda, honeek izango lirateke urteeren ezaugarri aitagarrienak:

- Urteerak Gatikako Udalak eta partaideek ordaintzen dabez.
- Partaideak Gaztetxokoko bazkideak izan behar dira.
- Urteerak monitore baten ardurapean egingo dira.
- Gitxienez zazpi partaidek emon behar dabe izena.
- Plazak mugatuak dira.
- Joan-etorrietarako garraio publikoa erabiliko da, eta bakotxak ordainduko dau.
- Los/as participantes deben ser socios/as del Gaztetxoko. 

 

Honeek dira 2011. urteko proposamenak:

Urriaren 31rako (astelehena), Euskararen Etxera bisita egitea eta Bilboko itsasadarrean piraguaz ibiltea pentsauta dago. Urteera hau egun erdikoa izango da.

Ibilaldia euskeraren egoitzan (Euskararen Etxea) hasiko da, euskeraren interpretazino zentruari bisita gidatua eginda. Bertan, hizkuntza honen historia eta garapena, euskalkiak, literaturgintza, ahozko tradizinoa... ezagutuko dabez modu ludikoan.

 

 












Ostean, taldea Ramón de Sota kaira joango da, Bilboko itsasadarretik ibilbidea piraguan egiteko. Esperientzia honek uria eta bere eraikuntza ezagunenetarikoak (Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa, Zubizuri, Arriaga Antzokia...) beste perspektiba batetik ezagutzeko aukera emongo deutse. Jarduera hau monitore espezializau baten laguntzagaz egingo da.

Gatikatik Deustura (Bilbo) joateko Bizkaibuseko autobusak erabiliko dira: SOPELANA-MUNGIA-GATIKA (A3531) eta BILBAO-MUNGIA (A3516, A3518, A3517 o A3527).

Abenduaren 9rako (barikua), Getxo Aquariumera eta Bizkaia Zubira bisita egitea pentsauta dago. Urteera hau be egun erdikoa izango da.

Oraingoan, Getxo Aquariumeko itsas hondarrak izango dira helburua. Gaztetxoek arrain mota asko, koralak, anemonak, itsasbedarrak, ornobakoak eta  oskoldunak euren itsas inguruneetan ikusi ahal izango dabez. Taldeak 12 pertsona batzen badauz, bisita gidari espezializau batek eroango dau.

Gero, taldea Portugaleteko Bizkaia Zubiarantz abiatuko da, goiko pasabidera igoteko eta Nerbioi ibaiaren itsasadar guztia ikusteko. Bizkaia Zubia Unescoren Gizateriaren Ondarea da 2006tik.

 

Gatikatik Getxora joateko Bizkaibuseko SOPELANA-MUNGIA-GATIKA (A3531) linea erabiliko da Urdulizeraino ailegetako, eta gero, metroa Getxoraino.

Txangoaren prezioa 9€ da ume edo gazte bakotxeko. Interesauta dagozanek Gatikako Kultur Etxean emon behar dabe izena eta ordaindu azaroaren 25a baino lehen.

Abenduaren 27rako (martitzena), Umeen Gabonetako Parkera (UGP) txangoa egitea pentsauta dago. Urteera hau egun osokoa izango da (orduak ez dagoz zehaztuta).

Gatikatik BECera (Barakaldo) joateko Bizkaibuseko SOPELANA-MUNGIA-GATIKA (A3531) eta BILBAO-MUNGIA (A3516, A3518, A3517 o A3527) lineak erabiliko dira, eta gero, metroren 2. linea Barakaldoraino.

Txangoaren prezioa 9€ da ume edo gazte bakotxeko. Interesauta dagozanek Gatikako Kultur Etxean emon behar dabe izena eta ordaindu abenduaren 20a baino lehen.