Albisteak

 

Gatikako Udalak Gaztetxokoa zabalduko dau martiaren 4an. Toki hau aisi hezigarrirako gunea izango da, eta 10-16 urteko ume eta gazteei zuzenduta egongo da.

Gaztetxokoa

Gaztetxokoan ume eta gazteek beste gaztetxo batzuekaz alkartu eta berba egin ahal izango dabe, edo denpora pasau bertan dagozan joko eta beste materialakaz. Ganera, beste jarduera batzuetan be parte hartu ahal izango dabe: lehiaketak, txapelketak, tailerrak, berbaldiak, e.a. Beranduago, posible izango da txangoak, interesa daukaten lekuetara bisitak eta beste jarduera jatzuk kanpoan antolatzea.

Tokia dinamizatzaile batek gainbegiratuta egongo da, eta berak jarduera desbardinak koordinau eta proposauko dauz.

Tokia

Tokia

Gaztetxokoa plaza barrian kokatuta dago (Luberrietaondo urb. 50 zb.). Tokiak 80,75 m2 inguruko azalera dauka eta gune desbardinetan bananduta dago:

  • Sarrera: futbolina eta ping-pong mahaia.
  • Atsedenaldirako gunea: sofa, pufak eta erdiko mahaia.
  • Eskenatokia: telebista, karaokea, wiia...
  • Areto nagusia: mahaiak eta ezerlekuak kokatuta dauzen leku zabala.

Hemen ikusi zeinkie lekuaren planoa eta bere banaketa:

Lekuaren planoa

Lekuaren planoa

Lekuaren planoa

Lekuaren planoa

 

 

 

 

 

Jokoak eta beste materiala

Gaztetxokoan joko eta materiale honeek dauz umeek eta gazteek denbora ondo pasa daien:

  • Mahai jolasak euskaraz: Badakit, Euskaraz bai, Euskal triviala, Euskarbel, Euskopoli, Auskalo, Mainontzi bertsolaritza, Matraka...
  • Betiko mahai-jolasak: dominoa, partxis, xake-jokoa...
  • Beste joko batzuk: Scrabble, Monopoly, bingoa...
  • Kartak, poker kartak eta dadoak...
  • Telebista Plasma 50'
  • Home Cinema
  • Wii (2 mando) eta joko batzuk: Just Dance 2, Just Fifa 2011, Mario/Sonic Invierno
  • Karaokea
  • Ping-pong mahaia
  • Futbolina

 

 

    Ping-pong mahaia Apalategia liburuz beterik Mahai jolasak Futbolina

 

 

 

 

 

Ordutegia

Barikuak: 17:00-20:00

Zapatuak: 17:00-21:00

UBK Txartela

Sarrera

Sarrera librea da eta doan

Erabiltzaileek UBK txartela erakutsi beharko dabe.

 

Beste erabilera batzuk

Umeak eta gazteak batzeko gunea izanez gain, beste erabilera batzuk be emon gura jakoz toki honi:

  • Erakusketak
  • Berbaldiak, foroak edo mahai-inguruak
  • Zinema ekitaldiak
  • Ikastaroak edo tailerrak
  • Beste adin batzuei zuzendutako lehiaketa edo txapelketak

 

Euskera

Bestalde, leku honen laguntzagaz gure herriko hizkuntza eta ohiturak ere sustatu gura doguz gazteen artean.