Albisteak

 
 
Kaixo herritar guztiori:

Butroe ibaiaren ibarrean kokatutako ingurune pribilegiau honetatik, ongietorri beroa emoten deutsuet www.gatika.net gunera. Gatikako Udalak Web orrialde hau aurkezten dau, herritarrei Interneten bitartez udalagaz erlazionetako eta interaktuateko aukera eskaintzeko asmoagaz. Ekimen honegaz, herritarren bizitza-kalidadea areagotu gura dogu. Izan be, erabiltzaileek herriari buruzko oinarrizko informazino guztia lortu edo kudeaketa asko egin ahal izango dabez edozein ordutan, bai lan edo jai egunetan, udaletxeko bulegoetara joan behar barik.

Komunikabide honek, herria eta bere zerbitzuei buruzko informazino gaurkotua herritarren esku ipiniteko aukera emoten deusku; eta barriak, abisuak, prentsa oharrak eta interesgarriak diran gure herriari buruzko beste albisteak be. Honela, Web orrialdeak Udalaren informazinoa eta udal-zerbitzuak batzen dauz: harremanetarako helbideak, ordutegiak, gonernu-taldea, ordenantzak eta araudiak, tasak, beharra, hirigintza, gizarte zerbitzuak, ingurumena, kultur jardunak, eta abar. Baina, baita Gatikari buruzko informazino orokorra be: kokapen geografikoa eta sarbidea, edo autobusen ordutegiak, eguraldiaren iragarpena, edo Gatikako enpresa, denda, taberna eta jatetxeen telefono direktorioa... Ildo honetatik, gure asmoa da gure herriaren historia, ondarea, kultura, ohiturak, hizkuntza, jaiak eta antzinako tradizioak ezagutzera emotea da.

Bestalde, Web atari honek erabiltzaile eta Udalaren arteko komunikazino ubide dinamiko eta etengabekoa bihurtu gura dau, non etorkizunean 100 tramiteraino on-line egin ahal izango dabez. Gaur egun, jadanik informazinoa eskatu, eskaerak egin edo inprimakiak PDF formatuan jaitsi leikez Web orrialdearen bitartez. Laister, erroldapen agiriak lortu edo espedienteen jarraipena egin be ahal izango dira. Eta norabide honetaratz garatzen segiteko ustea daukagu, Gatikako auzokoek erreziboak helbideratu, jarduera desbardinetara izena emon, on-line ordaindu eta abar,egin ahal izan arte.

Laburbilduz, gure helburua edozein pertsonak, edozein momentuan eta munduko edozein lekuan, gu ezagutzeko edo gugaz harremanetan ipintzeko aukera izan daiala da. Horregaitik, Web orrialde honetatik gure herria ezagutzera, bisitatzera eta gozatzera gonbidatzen zaituet.

Agur beroa,

Leixuri Arrizabalaga Arruza.

Gatikako alkate andrea.