Noticias

 

 

Martiak 8an ospatuten dan Emakumeen Nazioarteko Eguna dala eta, Gatikako Udalak honako konpromisoak onartu dauz ahobatez, zezeilaren 27an egindako Ohiko Osoko Bilkuran:

-Gatikako Udalak ardura hartuten dau bardintasun erreala eta eraginkorra bermatuko dauzen politika publikoak burututeko.

-Gatikako Udalak ardura hartuten dau zaintza-beharrak bere politika publikoen erdigunean ipiniteko.

-Gatikako Udalak, Mugimendu feministak deitutako greba dala eta, ardura hartuten dau udaleko andrazko hautetsi eta behargineri greba egin ahal izateko erraztasunak emoteko.

-Gatikako Udalak, Mugimendu feministak deitutako grebara atxikituten da, eta erakundea osatuten dogun andrazko hautetsi eta behargineri greba egin ahal izateko erraztasunak emongo direz.

-Gatikako Udalak herritarrak deituten dauz Emakumeen Nazioarteko Egunagatik Mugimendu feministak martiaren 8an deitutako mobilizazinoetan eta ekitaldi desbardinetan aktiboki parte hartutera.

Hau holan izanik, baliteke Udal zerbitzu batzuk martiaren 8an bertan behera lotutea.