Eventos

 
 
Zezeilaren 28an (martitzena), Aratuste egunean, umeentzako (eta helduentzako) disko-festa egongo da. Ganera, 18:00etan "dantza modernoak" ikastaroaren ikasleak dantzaldian emongo dabe. Urte guztietan legez, jaia guztiontzako txokolategaz amaituko da.

Festa udal frontian izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Aurten bere, mozorro lehiaketa egingo da. Bi modalidade egongo direz: banakoa eta taldeak. Lehiaketa 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago. Helduek taldeetan, umeekaz batera, aurkeztu ahal izango direz. Sariak bakarrik umeei emongo jakez. Partaideek izena frontoian emon behar dabe 17:00etatik 17:30etara arte. Sariak 19:00etan banatuko direz.

¡ETORRI MOZORROTUTA!