Auzokide agurgarria,
Jakingo duzunez, Saharar Errefuxiatuen Kanpamenduetan
bizi direnek momentu latzak jasaten ari dira: orain arte
izan duten elikagai faltari, otsailaren 9,10 eta 11an izandako
uholdeek 12.000 familia etxe barik utzi dituzte (%50). Gainera,
merkatua, ospitalea, botikina eta eskolak ere oso kalteturik
geratu dira, eta epidemia arriskua handia da.
Egoera benetan larria da gure lagun saharauientzat,
eta inoiz baino gehiago gure laguntza premiazkoa da. Horregatik,
jaima berriak, medikamentuak eta elikagaiak erosi ahal izateko,
diru batze berezi bat antolatu du Euskal Herriko Saharar
Koordinadorak, honako kontu zenbakian:
EUSKADIKO KUTXA: 3035-0012-74-0120086016
Zure laguntza benetan eskertuko dute.
Gatikan, 2006ko otsailaren 16an.
ALKATEA.
Izpta.: Iñaki Aguinaga Landaluze