Gatikako udala

 
Udal Agirrrako sarrera
 
OHARRAK
 
2007 - 2008 urteko ikastaroak, kirol menu barruan.
 
2008ko maiatzeko liburuen bilduma "kultur etxea" menuaren barruan
 
V. Erdi Aroko Azoka egitaraua jaiak menu barruan
 
2008ko Udalekuetan izena emateko epea ekainaren 2tik 13ra egongo da zabalik
AGENDA
 
 

 

 

GATIKAKO UDALEKO PLANGINTZAREN ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIZ AZTERTZEKO AURRELABURPENAREN JAKINERAZPENA


Gatikako Udaleko Plangintzaren Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren idazlari-taldeak aurkeztu dituen agiri eta planoen berri ematen zaio osoko bilkurari. Bertan plangintzaren irizpideak, helburuak eta konponbide orokorrak adierazten dira.

Aipatutako dokumentazioa aztertu ondoren osoko bilkurak gehiengo osoz honako hau ERABAKI du:

LEHENENGOA: 151. artikuluan ezarritako kontuan hartuz eta Plangintza-erreglamenduko 125. artikuluari dagokionez, idazlari-taldeak aurkeztu duen eta plangintzaren irizpide, helburu eta konponbide orokorrak agertzen diren Gatikako Udaleko Plangintzaren Arau Subsidiarioak berriz aztertzeko aurreralaburpena, 45 eguneko epean jendeaurrean ipiniko da 45 egun naturaleko epea iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertzen den hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Epe horren barruan, edozein partikularrek, Korporaziok edo Elkartek, nahi beste iradokizun edo, behar denean, plangintzarako beste aukeraren batzuk aurkez ditzake.
Aipatutako iragarkia Berria egunkarian eta Udaletxeko Iragarki-oholean argitaratuko da.

BIGARRENA: Izaera orokor edo berezia duen eta nekazaritzarako edo abeltzantzarako babestuta dagoen lurzoru urbanizaezinean, landa-nukleotan izan ezik, lursailen partzelazioa, eraikuntza edo eraispenerako lizentzien baimenen egilestea etengo da. Etenaldia urte batekoa izango da.

Gatikan, 2005eko azaroaren 25ean

ALKATEA

Izpt.: Iñaki Aginaga Landaluze