GATIKAko Udalak jakinarazi nahi dizue WIMAX teknologiarekin
Banda Zabala jarri nahi dutenei bigarren aukera emango zaiela,
lehen fasea amaitu aurretik.
WIMAX martzan jartzeko orain izena emanda, ez da ezer ordaindu
behar, Eusko Jaurlaritzak %100eko diru laguntza ematen duelako
ekipamendua eta instalazioa ipintzeko.
Dagoeneko 2000 bezero inguru diru Bizkaian, Gipuzkoan eta
Araban WIMAX zerbitzua martxan dutenak. Baina 2. fasearekin
hasi aurretik, 1. faseko herriei eman nahi zaie lehentasuna.
Hala, eta aurrez egin zen bezalaxe, Euskaltelek informazio
bilera bat egingo du MAIATZAREN 23an,
GATIKAKO UDALETXEAN (19:30).
Interesa duten guztiei bilera joateko eskatzen zaie, orain
artekoen aukera berak izan ditzaten etxean WIMAXa jartzeko,
hau da, %100eko diru laguntza jaso dezaten.
Eskerrik asko.
Gatika, 2006ko maiatzaren 11an.
Gatikako Alkatea:
Iñaki Aginaga Landaluze