GATIKA (06-03-22) - CO2 aren isurpena ahalik
eta gehien gutxitzeko eta dirua aurreztuko, Gatikako Udalak
zenbait eguzki-plaka jarri ditu udal eskolako eta polikiroldegiko
teilatuetan. Ekimen hau Tokiko Agenda 21 eko Ekintza Planaren
barnean garatzeko dauden ekintzetako bat da, "herriko
garapen iraunkorraren alde egiteko energia berriztagarriak
erabiltzea erabaki dugu" adierazi zuen Iñaki
Aginaga alkateak.
"Eguzki-plakak jartzeak energia aurreztea
ekarriko du eta honeri ondorioz ingurumen inpaktuaren
murrizketa nabaria iango da. Halaber, argiteria publikoaren
gastuen konpentsazioa izango da". Zenbait ikerketek
adierazten dute teknologia hauek erabiltzen dituzten 5000
etxeko 8000 tona karbono oxido gutxiago isuriko liratekeela
urtean zehar.
Sistema honen instalazioa 72.152 €
ko inbertsioa izan da. Eskolako reaikinaren %70a, Tokiko
Agenda 21 eko Ekintza Planaren bitartez, Foru Aldundiko
Ingurumen Sailak subentzionatu du, eta EEE k polikiroldegiko
instalazioarn %39 a hartu du bere gain. Kasu bietan dagoen
diferentzia edo kendura udal-fondoetatik hartu da. "Ekimen
honen bitartez energia kontsumo txikienaren errendimendu
handia lortuko da eta eguneko 24 orduetan funtzionatuko
du, eguzkirik egon ez arren" zehaztu zuen Aginagak.