"Ez dakit zer egin,
modulo bat, ikasketak amaitu..."
"Loteria tokatzen zaidanean
aldegingo dut etxetik, bitartean..."
"Pilulak ala kondoiak
dira niretzako egokiagoak?"
Kaixo Gazte!
Zenbat aldiz entzun dituzu goiko esaldi
hauek? Ziur zure ahotik ere irten direla noiz edo noiz
ezta? Gutun honen bitartez II.Gazte Planaren berri ematera
goakizue. Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Gazte Planetik
etorria eta Aldundietatik bultzatua izan den Gazte Plan
honen helburua, gazte gatikarren egoera hobetzea eta goian
aipatutakoak bezalako arazoei aurre egitea da. Asmo honekin,
bost arlo landuko ditugu denon artean;
- Lana eta Laneratze
- Hezkuntza eta Enplegurako Formazioa
- Etxebizitza
- Osasuna eta Gizarte Ekintza
-
Aisialdia eta Kultura
Esan bezala, gazteon laguntza ezinbestekoa
zaigu, izan ere, zuoi, Gatikako gazteoi, zuzendutako plan
bat aurrera eramatea ezinezkoa litzateke zuen partehartzerik
gabe. Zuonbeharrak ezagutu nahi ditugu. Ziur zer esanik
baduzula eta orain duzu aukerarik hoberena. Ez zaitez ixildu!
Martxoaren 13 eta 17aren artean egingo dugun bileran parte
hartu nahi baduzu eta 14 eta 30 urte bitartean badaukazu
deitu hurrengo zenbaki hauetara: 94 676 70 80 edo
627 44 96 30 eta galdetu Itziarregaitik.
Beraz, oraingoz gehiagorik gabe eta gure harremanak
honekin bukatu ez daitezen esperantzaz, zure arreta eskertzen
dugu eta laister arte.
ALKATEA