Ekitaldi honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa sailburua den Tontxu Campos eta Uribe Butroe
eskualdeko zenbait alkate, hala nola Maruri-Jatabekoa edo
Arrietakoa, egon ziren.
GATIKA.- (2006-02-19).- Joan den astelehenean,
hilaren 20an, garai auzoan dauden bertako eskolaren berriztapena
eta eskola-jantokia inauguratu zituan Udalak. Inaugurazio-ekintza
honetara zenbait ospetsu etorri dira, hala nola Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Tontxu
Campos; sailburuordea, Pedro Otxoa; Ekipamenduen zuzendaria,
Mikel Cabello; eta Uribe Butroe eskualdeko zenbait alkate,
hala nola Maruri-Jatabekoa, Joseba Alzaga eta Arrietakoa,
Miren Torrealdai.
Garai auzoko jantoki berria, Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza saileko 60.000 eurotako inbertsioa izan da. Egurrezko
etxe aurrefabrikatu bat ipini da, estilo nordikoa du, 80
metro karratu ditu eta 34 ikasle batzeko edukiera du. Iñaki
Aginaga, Gatikako alkatea, pozik agertu da ekipamendu berriei
dagokienez eta honelaxe adierazi du:
"hobekuntza garrantzitsua da bai gure eskolarako, baita
gatikarako ere, aurrekoa zahar samarra baitzen".
Gainera, egungo arautegiak eskatzen dituen irisgarritasun
eta espazio betekizun berrietara egokitu da, "lehen
frontoian zegoen barrutia estuegia zen eta ez zituen baldintzak
betetzen. Hori dela eta, espazio hau sortzeko dirulaguntza
bat eskatu genuen" esan zuen alkateak.
Orain barruti hori Eusko Jaurlaritzak kudeatuko du, 2lehen
udalak egiten zuen" zehaztu zuen Aginagak. Beraz, jaurlaritzak,
baliabide gabeko familiei jantokiko gastuen % 100a subentzionatuko
die, lehen udalak berak burutzen zuen ekintza hori.
Toki-eskolako berrikuntza lanei dagokienez, irisgarritasuna
eta segurtasuna obetu dira, baita fatxadaren itxura eta
barnealdea ere.
Ikasle kopuruaren handitzea.
Lan hau burutzeko beste arrazoietako bat, toki-eskolara
D ereduan eskolaurrea ikastera etortzen diren ume kopuruaren
pixkanakako handitzea izan da. Egun, eskola honek 36 ikasle
ditu. Ikasleok zenbait udalerritatik etortzen dira, adibidez:
Lemoiztik, Fruiztik edo Maruri-Jatabetik, "gaur egun
masifikatuta dgoen Mungiako Legarda udal eskola alde batera
utziz. Honek esan nahi du gauzak ondo egiten ari garela"
zehaztu zuen alkateak. gainera, haur etorkizunak gizarteratzeko
lan handia egiten dute. "Butroetik etortzen diren Hego
amrikako hiru haur dauzkagu, eta gure kulturara ederki egokitu
dira, gainera euskara ikasten eta hitz egiten hasi dira.
Hori lortzea oso zaila da, beste kultura batzuetatik baitatoz."
Bestalde, Udalbatza Hezkuntza sailarekin akordio batera
heltzeko ahaleginak egiten ari da. Gatikako eskolan bertan
Lehen Hezkuntzako 1go mailako klaseak eman ahal izateko
akordioa da hori, horrela 5 urteko umeek euren ingurunean
ikasten jarraitu ahal izango dute eta Mungiako eskolako
masifikazioa arintzeko ere aukera paregabea izan daiteke.
Ekintza honek GEren (Gurasoen Elkartearen) eta eskolako
zuzendaritzaren babesa du. "Enklabe pribilegiatua dugu,
baita ibilbide honi aurre egitea bermatuko duten behar beste
lokal ere" baieztatu du Aginagak.
Klikatu argazkian handiago ikusteko