Tokiko 21 Agendaren ezarpen prozesuarekin jarraituz eta Gatikarrekin
komunikazio etengabe eta bizia mantentzeko helburuarekin, Gatikako
Udalak herritarrek parte hartzeko fororako deialdia egin du.
Oraingo foro honetan Gatika Atxuriko errotondarekin (Mungia) batzen
duen oinezkoen ibilbidea egiteko proiektuaren inguruko informazioa
emango zaizue.
Foroa maiatzaren 20an, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan Gatikako
Udaletxeko osoko bilkura gelan izango da.
|