| Eusko Jaurlaritzaren
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Iraunkortasunerako
Udalerrien Euskal Sareak (Udalsarea 21) GAP Programaren 4.
Edizioa bultzatzen dute.
GAP (Plan de Acción Global) nazioarteko
programaren helburua ingurugiroan sortzen dugun inpaktua gutxitzea
da, gure eguneroko jokabideak hobetzen laguntzea, honako arlo
hauetan: uraren eta energiaren kontsumoan, garraiobideen erabileran,
erosketak egiteko eran, etxean sortzen ditugun hondakinen
kudeaketan... +
Gatika Udalsarea 21eko kidea da, eta sentsibilizazio
eta herritarren parte-hartze ekintza hau bultzatu nahi du,
Tokiko Agenda 21eko ekimenen barruan. |
 |
|
| Parte hartu nahi duten etxeek www.udalsarea21.net
helbidean izena eman dezakete, edo etxez etxe banatu diren eskuorriek
daramaten Parte-hartze Kupoiaren bidez ere egin dezakete.
Kultur Etxean ere eska ditzakezu.
Inskripzioak jasotzeko azken eguna: apirilaren 2a.
Hiru hilabetez, ingurumena hobetzeko aholku praktikoak biltzen
dituzten lau eskuliburu jasoko dituzte partaideek (uraren erabilera,
energia, garraioa, etxeko hondakinen kudeaketa etxean bertan eta
erosketen arloko ohiturak). Eskuliburuekin batera lau galdera-sorta
jasoko dituzte, bakoitzaren aurrerapenak ebaluatzeko eta zer lortzen
ari diren jakin dezaten. Dibertigarria eta erraza da, eta emango
dituzten aholkuei esker, %20 aurreztu daiteke etxeko gastuetan!
Programa amaitzerakoan, “Etxe ekologiko”aren ziurtagiria
jasoko dute partaide guztiek, eta sari ederren zozketan hartuko
dute parte: bizikletak, asteburuak basetxeetan, Karpin Abentura
eta Madariaga Dorretxea-Euskadiko Biodibertsitarearen Zentrorako
sarrerak, e.a.
|