Zuhaitz Eguna 2009 dela eta, Bizkaiko Foru
Aldundiko Nekazaritza Sailak hurrengo zuhaitz zerrenda eman dio
Gatikako Udalari: haritza, pagoa, urkia, aritz amerikarra, astigarra,
lizarra eta gereziondoa.
Landareak hartu nahi dituzten herritarrek Udaletxeko biltegira
joan beharko dira (Ugarte auzoko Industrialdean, Laguntza karrozeriaren
aurrean), otsailaren 19tik aurrera, 13:15etatik 14:15etara. Eskatzaile
bakoitzari gehienez espezie bakoitzeko 2 landare emango zaizkio.
Landare banaketa izakinak bukatu arte egingo da, eta ez da telefonoz
erretserbarik egingo.
|