Nik, Iñaki Aginaga Landaluzek, Gatikako udaleko alkate
lehendakariak, eman didaten botereari jarraiki, honen bidez
jakinarazten dizuet.
Lehengoa.- Aurreko udal-korporazioak
Arau Subsidiarioak berriz aztertzeari ekin zion eta horren
ondorioz martxan jarri den prozesuak zuon guztion partaidetza
behar du Udalbatzaren onespena baino lehen.
Bigarrena.- Berraztertze horri dagokion
egiazko informazioa Udaletxean dago oso-osorik, ez beste
inon, eta Gatikako auzotar guztien eskura dago, beharrezko
uste dituzuen iradokizunak eta arrazoibideak propasa ditzazuen.
Hirugarrena.- Beraz, ni, Alkatea eta
Arau Subsidiarioen idazlari-taldea zuen esanetara gaude,
zuen eskaerei erantzuteko eta zuen zalantzak argitzeko.
Horretarako, udalarekin harremanetan jarri besterik ez duzue.
Horrez gain, nahi dozuen iradokizun edo azalpen
emateko epea urte honetako otsailaren 15eraino luzatzen
da.
Gatikan, 2006ko urtarrilaren 18an.
ALKATEA:
Izpta.:Iñaki Aginaga Landaluze.